Erdiondoan laguntza taldea

Prozesu honetan, erditze osterako laguntza sakontze talde bat eta saurkitu ahalko duzu.

Erditze-ondoko prozesu hau lagundutu bizi nahi baduzu; gertatzen ari zaizun horretan murgildu nahi baduzu, talde-prozesu hau zuretzat da.

Hiru hilabeteko talde-prozesu hau diseinatu dut nire bihotz eta ezagutza guztiak jarriz. Prozesu horretan:

 

Zer egingo dugu erdiondo talde honetan

  • Erdiondoak piztu dizkigun bizipenak landuko ditugu
  • Taldean oinarrituta, ukatu behar izan genituen alde horiek ikusi eta gure baitan integratu ahal izateko
  • Babes-sare bat sortuko dugu, umeak ginean isildu behar izan genuen negarra jasotzen lagundu ahalko gaituena eta, modu honetan, esku artean dugun haurrari maitasunez jaso ahalko dugu.

Erditze ondo bezala erditu ondoren doazen bi urteak direlaren ideiarekin lan egiten dut. Garai horretan bazaude, prozesu hau zuretzat da. Erdiondoa atzean utzi baduzu eta bizi izan zenuen horretan sakontzea interesatzen bazaizu, laguntza indibidualaren aukera kontsultatzera gonbidatzen zaitut.

 

Mariposa en la mano de una mujer

Talde prozesuaren formatua

Sei online talde topaketa egingo dira, 15 egunean behin elkartuta. Topaketak 2022ko martxoa, apirila eta maiatzean zehar gauzatuko dira. 

Prozesuak, bestalde, banakako terapia-saio bat ere dauka, prozesuan zehar pizten joan diren alderdietan sakontzeko.

Bakardadean sakondu nahi baduzu, kontsultatu banakako prozesuaren aukerak.

Erdiondo taldeko prozesuaren xehetasunak

  • Online
  • Asteazkenetan elkartuko gara 16.30tatik 18.30ra. 
  • Prozesuaren hasiera: 2023an edizio berriak datoz

Saio bakoitzean, hurrengo gaiak landuko dira:

∼ Erdiondoa, aukera paregabea. 

∼ Gure lehen hilabeteen bila. 

∼ Kontu kontari: erditzearen kontakizuna.

∼ Itzaletan geure burua topatzen. 

∼ Ametsen bidez itzalean murgilduz. 

∼ Bizitzara zabalik egoteko, osatu gaitezen. 

Topaketa bakoitzean landutako gaietan sakontzeko materiala jasoko duzue. Proposamen guztiek oso kontuan hartzen dute igarotzen ari zareten une zaila, eta aparteko lanak hartzea zein zaila den. Horregatik, bestelako ahaleginik egin behar ez izatea bilatzen da. 

Talde prozesu hau zuretzat da, baldin eta…

 

  • Erdiondoan lagunduta ibiltzea nolakoa den bizi nahi duzu
  • Talde-ispiluaren magiaz gozatzea erabakitzen baduzu, zeure buruaren ezaugarri berriak ezagutzeko
  • Erdiondoak sendatzeko eta eraldatzeko duen ahalmena bizitzea aukeratzen baduzu
  • Txikitan ukatu behar izan zenituen zure alderdiak integratu behar badituzu bizitzara zabaldu ahal izateko
  • Erdiondoak zuretzat dituen irakaspenak baliatu nahi badituzu
  • Fusio emozionalean murgildu nahi baduzu, zure haurra sentitu eta harekin konektatu ahal izateko
  • Konfiantza baduzu zure gorputzaren eta naturaren jakiturian

Ekarpen ekonomikoa 

Talde-prozesu honen prezioa 320 eurokoa izango da, guztia barne: taldeko sei saioak, banakako terapia-saioa eta saioen arteko sakontze-materiala. Jakitun naiz prozesuak askoz ere balio ekonomiko handiagoa duela. Hala ere, zintzo eta neure buruarekin gustora sentitzen naiz lehen edizio honetan prezio hau eskainiz.

Prozesu honen ekarpen nagusietako bat talde-laguntzako sarea da. Beraz, tribu prezio berezia eskaintzea erabaki dut. Lagun batekin bazatoz, prezio berezia eskaintzen dizuet biei: 280 pertsona bakoitzak.

Tribu prezio berezia 280 pertsona bakoitzeko: prozesua lagunduta egin dezazuten errazteko modua.

“Erdiondoa argitzen” prozesura gehitzea

Izena ematerakoan mezu bat jasoko duzu ordainketa aukerekin. Arazoren bat baduzu, helbide honetara idatzi itziar@alumbrandoelposparto.com