Bakarkako terapia erdiondoan

Une zail bat igarotzen ari bazara, zure barruan esnatzen ari den guztiarekin gainezka sentitzen bazara. Une egokia izan daiteker gertatzen ari zaizun hori begiratzeko, sentitzeko,  ulertzeko eta laguntzeko eskatzen dizut. Horretarako, nire laguntza eskaintzen dizut erditu osteko terapia prozesu honekin.
Esnatu zaigun guzti horretan sakondu ahal izateko, laguntza eta babesa behar dugu. Hori da, zehazki, eskaintzera natorrena. Hori izan baitzen nire erdiondoetako irakaspen nagusia. Nik neuk bakarrik ahal nuelaren ustea desegin zitzaidan eta ondokoen laguntza beharraren irakaspena izan zen jaso nuen oparia. Bidea, baina, ez zen erreza izan.

Prozesu hau emakume gehiagorekin egin nahi baduzu, hemen ezagutu ahal dituzu talde prozesuaren xehetasunak.

Erdiondoa erditu eta ostean datozen bi urteak bezala ulertzen ditut. Hala ere, laguntza honek balio ahal dio ere garai hau aspaldian bizi izan zuten emakumeei eta, gaur, garai horretan zer gertatu zen ezagutzeko begirada atzera itzuli nahi dutenei.

Banakako prozesu terapeutikoaren formatuak

Bi formatu eskaintzen ditut: online, zure etxeko erosotasunetik, edo aurrez aurre Gasteizen.

Saioek ordubete iraungo dute, eta 60 euroko kostua izango dute.

Banakako laguntza zuretzat da, baldin eta…

  • Amatasunarekin esnatzen ari zaizkizun haurtzaroko zaurietan sakondu nahi baduzu
  • Zure burua laguntzeko balioko dizuten baliabideak eraiki nahi badituzu
  • Erditze osteak zuretzat dituen irakaspenak baliatzen aukeratzen baduzu
  • Fusio emozionalean murgildu nahi baduzu, zure haurra sentitu eta harekin konektatu ahal izateko
  • Zure gorputzaren jakiturian konfidantza baduzu

Nondik egiten dut lan

Laguntzeko nire ikuspegi nagusia Gestalt Terapia da. Azken urteetan horretan trebatu naiz. Zergatik? Izan ere, Gestalt Terapia ikuspegi psikoterapeutiko humanista bat da, baina, hortik harago, bizitza-filosofia bat delako eta hala ulertzen dudalako.

Gestalt-i buruz gehien gustatzen zaidan ezaugarrietako bat lantzen den horizontaltasuna eta gardentasuna dira. Laguntzeko eskaintza zabaltzen dut, hain zuzen ere, nire zaurietan zehar ibili naizelako eta nabilelako, egunero ikasten jarraitzen dudalako eta orain bizitzen ari zaren lekua ezagutzen dudalako.

Erantzukizuna da niretzat giltzarria den beste arlo bat:  geure buruekiko begirada zintzoa. Gauzak zergatik egiten ditugun galdetzeaz gain, zertarako egiten ditugu galdetu. Hori egitera garamatzan motor inkontzientearen begirada jartzea, gure portaeretako askok duten ezkutuko onuran arakatzea.

Nire laguntzaren beste zutabeetako bat hazkuntza konszientearena da. Gaiari buruz egin ditudan formakuntza zein irakurketeekin josia eta, baita noski, amatasunetik jaiotako bizipenekin. Hori bai, gure buruarekiko begirunea galdu gabe, mundu hauetan batzuetan galtzen den zerbait dela sentitzen baitut.

Gure haurrak bizitzen ari den eboluzio-etapa ulertzeak hura errespetatzen duen begirada bat eraikitzen laguntzen digu. aldi berean, gure haurtzaroa berrikusteko eta gure zauriak ulertu eta besarkatzeko ate paregabea irekitzen digu. Baliatu dezagun esnatzen ari zaigun horretan gure burua laguntzeko, eta horrela, osoago, gure haurra hartu ahal izateko.

Nire laguntzak argia jartzen lagun zaitzakeela sentitzen baduzu, jarri harremanetan lehen saio baterako:

Jarri harremanetan erditze ondoko terapia-saio bat zehazteko: