Erdiondoa
Zure erditze-ondokoa bizitzen ari zara eta bakarrik eta gainezka eginda sentitzen zara?
Bizi duzun guztiarekin jota sentitzen zara eta gizarte honek soilik erditze osteko depresioaz hitz egiten dizu?
Ulertu nahi duzu zer gertatzen zaizun eta guzti honek duen zentzua?
Utzidazu kontatzen bizitzako unerik zailenetako bat bizitzen ari zarela. Dituzun emozioen eta pizten zaizkizun barne-gatazken aurka borrokatuz gero, sufrimendu handiko garai bat izan daiteke. Aldiz, zure buruari gertatzen zaizun horretan sakontzeko aukera oparituz gero, bizitzara gehiago ireki zaitzakeen une bat ere bada
Nola bizi izan nuen nik
Sufrimenduarekin bizi izan nituen nik nire bi erdiondoak. Batetik, ez nuen ondo ulertzen zer gertatzen ari zitzaidan eta, bestetik, inposatzen zaigun amatasun idilikoaren ereduan ez nuen nire burua topatzen.
Gogorra izan bazen ere, aldi berean, neure prozesua egitera eraman ninduen, trebatzera, ikertzera. Orain barne egi argia bezala sentitzen dut naturak jakituria handiz diseinatu duela erdiondoa.
Nire laguntza eskaintzen dizut garai honek zuretzat dituen altxorrak ezagutzeko.
Erdiondoan zer gertatzen da
Erditu ondorenean, emakumea bere itzalarekin topatzen da. Itzalari buruz ari naizean, norberarentzat bere buruari buruz ikusten zailak diren alderdi horietaz ari naiz.
Orain arte gugan ezkutatuta egon denarekin topo egitea beldurgarria izan daiteke. Batez ere, orain arte ukatu duzuna begiratzeko prozesu zail horretan, lagunduko zaituen euskarri emozional sendorik ez baduzu. Hala bizi izan nuen nik behintzat.
Zer aurkitu nuen nik erditze ostean
Erdiondo bakoitzean itzalean zehar bi joan-etorri sakon egin ditudala esan dezaket. Bertan, ezagutu ere egiten ez nituen nire alderdiekin topo egin nuen. Horren ostean, garai hau sakonki ikertzen aritu naiz, eta gaur egun, zalantzarik gabe, erdiondoa potentzial eraldatzaile eta sendagarri handia duela uste dut. Zentzu honetan, Laura Gutmanen lana ezinbestekoa izan zait, asko gomendatzen dizuet bere liburuak irakurtzea.
Nire ustez, erditze ostearen potentziala ezkutuan dago oraindik. Izan ere, logika patriarkalak bi bide baino ez dizkigu eskaintzen: amatasunaren idealizazioa Disney estilorik garbienean, edo patologizazioa erditze osteko depresioaren mehatxupean.
Nire prozesua partekatzea erabaki dut, garai ilun hau eta oparitzen digun aukera baliotsuan argi pizkat jartzeko asmoz.
Zertarako gertatzen da hau guztia?
Erditzearekin batera, kontzientzia-egoera berri batera irekitzen da emakumea. Honek bi ate zabaltzen ditu. Alde batetik, haurrarekiko konexio emozionala ahalbidetzen du. Bestetik, emakume bakoitzari bere bizitzan, batez ere haurtzaroan, ukatu behar izan zituen alderdiak berreskuratzeko aukera eskaintzen dio. Egun garen heldu gisa, baztertutako alderdi horiek berreskuratzea eta integratzea merezi dugu, guzti horrekin isatu eta bizitzara irekiago egon ahal izateko.
Hitz egiten ari garen itzaldean murgiltzeko, beharrezkoa dugu euskarri emozional sendoa. Erdiondoa argituz ekimenak argia jarri nahiko luke prozesu horretan, emakume bakoitza bere itzalera jaitsi dadin lagunduta.
Nor naiz ni
Itziar naiz eta gure gorputzetan bizi den naturaren jakituriaz maiteminduta nagoela esan dezaket. Gertatzen zitzaidana ulertu gabe bizi izan nituen bi erdiondoak. Bakarriksentitu nintzen eta sentitzen nuen guztiarekin gaindituta.
Gure gorputzenganako konfidantza sendotzen
Erditondo Argitzen sortu dut, erditze osteko depresioaren azalpenarekin edota amatasunaren ikuspegi edulkoratuarekin gustora ez dauden emakumeentzat. Etapa hau lagundurik bizi nahi dutenentzat. Modu honetan, itzalean murgildu eta, haurrak ginela ukatu behar izan genuena gugan osatzera zabalduz.
Urte hauetan eskuratu ditudan tresna guztiekin lagunduko dizut, baina batez ere nire bizipenetik lagunduko dizut. Orain arte definitzen zintuen horrekin identifikatuta ez sentitzearen sentsazio zaila ezagutzen du. Eta nire bizitzako garai gogorrenetako bat izan zen arren, bizitza konektatuago, irekiago eta osoago batera atzera bueltarik gabeko eraldaketa baten eragilea ere izan zen. Erditze osteak zuretzat dituen altxorrekin topo egin dezazun desio dizut.
Zer eskaintzen dut
Bakarkako laguntza
Erdiondoan gertatzen ari zaizunean sakontzeko bakarkako saioak. Online edo aurrez aurre Gasteizen.
"Erdiondoa argitzen" talde prozesua
Hiru hilabeteko talde prozesua: sei talde topaketa eta bakarkako terapia saioa.